XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Generoaren identitateak sinboloa identifikatu ohi du maila inkonsziente batetan, hau da, identifikazioa oharkabean gertatzen den prozesua da.

Bestalde, azpimarratzekoa da, maitasun-trukatze emankorra ematen dela haurraren eta helduaren artean, helduak haurraren jolasean parte hartzen duenean.

Helduek haurrari galerazi egiten dizkiote absurduki zenbait jostailuren erabilera.

Maiz, arrazoibide horiek helduen beldurrak eta barne-fantasia ilunak baino ez dira.

Baieztatzen ari garenaren adierazgarria, gure kulturak jostailu sinbolikoari zuzendu ohi dion erabilera da, erabilera sexista alegia.

Aro sentsoriomotorean salbu, non oraindik sexu-banaketa hain garbia ez den, jolas sinbolikoa praktikatzea neskei mutilei baino errezkiago bideratzen zaiela esan daiteke.

Aitzitik, alderantzizkoa gertatzen da arauzko jolasetan; hots, mutilek joera nabarmenagoa agertzen dute arauzko jolasetara, neskek baino.

Honela, nesken artean andereñorekin jolasten jarraitzen dutelarik, mutilek neskek baino askoz lehenago ekiten diote arauzko jolasetan aritzeari.

JOLAS-TEORIAK

Jolasarekiko teoriaz, Gross-ek dioskunez, haur-jolasaren garrantzia, haurrak etorkizunean burutu beharko dituen eginkizunetara prestatzean datza.

Bestetik, Schiller eta Spencerk-ek azaldu digutenez, jolasa barne-indarrei aterabidea aurkitzen dien iharduera litzateke.

Jolasaren ekinkizunetako bat al da, norbanakoa bizitza heldurako prestatzea?

Hauxe zen, izan ere, XIX. mendearen amaieran aldarrikatu zen teoria: jolasa, zerbait izatekotan, prestaketa da, aurreko mailen eta esandako urrats guztien biltzailea.

Egia da, haurraren garapenean, jolasa garrantzizko elementua dela, jolasak haurrari bere barne-istiluak konpontzen laguntzen baitio.

Irtenbide hau haurrarengan posible da, zeren, jolasterakoan egoera menperatu egiten baitu, bizitza errealean ez bezala.

Konplexutasun apur bateko jokabide oro, ikasten den jokabidea da.

Eta ikastea dateke, haurraren garapenean aurki daitekeen garrantzi bizieneko fenomenoa.

Hainbat ikerketek erakutsi dutenez, jolas-garaian oroimena landu eta iraunarazteko trebetasuna areagotu egiten da, eta emaitza bera ondorioztatzen da autokontrolaren gaitasun-azterketen emaitzak kontutan hartuz gero.

Jolasa prestaketa al da?

Bada, jolasa ikasi egiten den jokamoldea da.

Ikasten den egitea da, jasotzen eta barneratzen den ikasketa-mota, munduan egoteko molde bat, gauzak ikusteko manera bat.

Zentzu honetan, egitura sexistak pertsonalitatean bertan errotzen eta kokatzen dira, eta hasiera batetan ikasi egin dena, maizegi gero, instintuarekin nahasten da.

Halakorik gertatu ohi da, esate baterako, hori naturala da diogun bakoitzean.

Jolasak garrantzia duela behin eta berriz baderitzogu, arrazoibide honegatik da (...).